Goxo Leku elkartearentzat armairu hustea egin dute Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 12a, 19:00

Igandean iragan da Sarako Lur Berri gelan armairu hustea. 33 bat mahai baziren, bakoitza beren arropa ederrekin, Goxo Leku elkartearen alde antolatua. Hori da minbizia izan duten guziei laguntza eta goxotasun bat ekartzeko. Badira urte batzuk herriko komertzianteen elkarteak egiten duela salgai hori eta izigarri kontent ziren, denbora txarra baina jende anitz ukan baitute. Marianne lehendakariak denak eskertu ditu eta jakinarazi du urtero horrela segitzea pentsatzen dutela. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun