Martxoaren 9ko eta 10eko Senpereko mendi lasterketetan 2.000 korrikalari baino gehiago bildu dira

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 12a, 15:00
Igandeko Senpereko Trail lasterketako gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma.

Igandeko Senpereko Trail lasterketan, 820 kirolariren artean, Damien San Martin eta Ainara Urrutia nagusitu dira

Nola asteburu euritsua iragarria baitzen, uste baino eguraldi hobea ukan du Senpereko SPUC Lasterkak antolatutako lasterketetan. Halere haize ufada bortitzen kontra egin behar izan dute kirolariek. Ez dira gibeleratu horregatik. Larunbateko eta igandeko lau lasterketetan bi mila korrikalari baino gehiago bildu dira, 2.026 zehazki.

Azpimarra daitezke zonbait emaitza esanguratsuak, hauetan Maxime Castillon Bidarteko pilotari ohiak, iazko irabazleak, bere errekorra hobetu baitu 82 kilometroko Tontorrez-Tontor lasterketan. Maeva Danois landestarrak, berriz, 10 kilometroko lasterketan, emakumeen marka hautsi du (51.50) eta sailkapen orokorrean, 268 korrikalarien artean, seigarren izan da. Maratoian, Unai Mendizabalek erakutsi du bere nagusitasuna. Damien San Martin hendaiarrak eta Ainara Iurrebasok  21 kilometroko Senpereko Trail irabazi dute.

Emaitzak

Senpereko Trail (21,500km)

Gizonak: 1. Damien San Martin (1:39.48); 2. Erwan Salmon (1.45.13); 3. Emmanuel Cibat (1.45.53). Emakumeak: 1. Ainara Urrutia Yurrebaso (1.59.34); 2. Maud Combarrieu (2.02.27); 3. Emilie Laboyrie (2.09.13). 820 korrikalari abiatu eta 812 helmugaratu. Sailkapen osoa

Gotor Lekuen Itzulia (42km)

Gizonak: 1. Unai Zialtzeta Mendizabal (4.09.37) ; 2. Bastien Flechoux (4.18.33) ; 3. Romain Lacaste (4.21.48). Emakumeak: 1. Sonia Lopez Bañuelos (4.59.13); 2. Maite Maiora Elizondo (5.00.32); 3. Aurélie Grange-Paul (5.21.14). 653 kirolari abiatu eta 620 helmugaratu. Sailkapen osoa

Tontorrez-Tontor (82km)

Gizonak: 1. Maxime Castillon (9.36.27); 2. Anthony Pipitone (9.42.21); 3. Gregory Gualandi (9.46.28). Emakumeak: 1. Silvia Trigueros (12.23.45); 2. Roxane Auge (12.39.23); 3. Nadège Poulain (12.59.36). 285 korrikalari abiatu eta 242 helmugaratu. Sailkapen osoa

Ibar Run Trail (10 km)

Gizonak: 1. Chris Mate (48.04); 2. Pascal Saint Pierre (48.48); 3. Thomas Bourdillat (50 :35). Emakumeak: 1. Maeva Danois (51.50); 2. Sophie Charlot (1.01.22); 3. Bérénice Bruniau (1.03.21). 268 korrikalari abiatu, 263 helmugaratu. Sailkapen osoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun