Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria Senpereko mediatekan izanen da martxoaren 14an

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 11a, 14:00
Ipuinak eta hitz jokoak euskaraz emanen ditu Ixabel Agirresarobek ortzegun arratsaldean mediatekan.

6-9 urteko haur euskaldunei zuzendutako animazioa izanen dute martxoaren 14an, ortzegunean, 17:30ean hasita Senpereko Mediatekan, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren eskutik. Ipuinak eta hitz jokoak euskaraz emanak izanen dira Euskal Kultur Erakundeak antolatutako emanaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun