'Go!azen' kontzertu solidarioa eginen dute Senperen martxoaren 17an

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 10:00

Martxoaren 17, heldu den igandean 'Go!azen' kontzertu solidarioa izanen da Senpereko Larreko Gelan 16:00etan. Zaldubi ikastolak, Pausoka ekoiztetxeak eta 'Ametsen arbola' telebista saioak antolatu dute emanaldia. Bildutako dirua PACS1 sindromea dutenentzat izanen da.

Eguneko irabazi guztiak Nahia Laurencenarentzat izango dira, bera baita  Euskal Herrian PACS1 sindromearen diagnostikoa duen bakarra. Zaldubi ikastolak kudeatuko ditu sarrera guztiak eta bertan jasotakoarekin dohaintza eginen du. 

Ekitaldiarekin zerikusia duen guztia grabatu eginen da, eta ondotik, ETB1eko Ametsen Arbola telebista saioan emanen dute.

Sarrerak hemen erosi daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun