Iparraldeko Orkestrak kontzertua emanen du martxoaren 8an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 6a, 12:00
Iparraldeko orkestrak kontzertua ametsen kutxa irekitzeko kontzertua emanen du ortzirale arratsean Larrekon.

Ortziralean, 20:00etan Larreko kulturgunean hasiko den 'La Boîte à Rêves' emanaldian, Mellits, Chostakovitch eta Ravelen lanak aurkeztuko dituzte

Martxoaren 8an, ortziralean 20:00etan, La Boîte à Rêves (Ametsen kutxa) izenburuarekin, ikusgarri gaitza eskainiko dute Senpereko Larreko kulturgunean. Euskal Herriko orkestrak aurkeztuko du FruityPebbles, Marc Mellitsen obra, ondotik Trio n1, Dimitri Chostakovitch-en sorkuntza, eta hondarrera Trio, Maurice Ravel ziburutar musikari ospetsuaren obra.

Balio ote du oroitaraztea azkeneko hau Bolero xelebrearen sortzailea zela. Denen buru, oren batez musika ederrez gozatzeko aukera ezin ederragoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun