Martxoak 8 (2024)

Martxoaren 8ko ospakizuna prest du Sarako Bostanka feministen kolektiboak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 6a, 19:00
2022ko martxoaren 8an Saran egindako elkarretaratzea.

Talde berriak ortziralean, 19:00etan, elkarretaratzea prestatu du, idatziak, kantuak eta kantu poteoarekin batera

Sortu berria den Sarako Bostanka feministen kolektiboak martxoaren 8rako ekitaldiak antolatu ditu: Ortziralean 19:00etan elkarretaratzea eginen dute Sarako plazan, idatzia irakurri eta kantatuko dute. Segidan kantu poteoa eginen dute. Aitzinera egiteko gogoz, ateak zabalik ditu Sarako emakume taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun