Kantua, dantza eta antzerkia uztartzen duen Et bien! Dansons maintenant… ikuskizuna izanen dute martxoaren 6an, asteazkenean 20:00etan hasita Senpereko Larreko kulturgunean. 60 urtetik goitikoei zuzendutako ikuskizunera sartzea urririk izanen da.
Erretretadunak eta dinamikoak diren Mireille eta Henryren historia taularatzen dute, biloba etxera etortzen zaiela ikusten duen bikotearena. Sartzea urririk baldin bada ere, aitzinetik lekua galdetzea eskatu dute, 09 70 26 74 75 telefonon edo www.dansonsmaintenant.fr webgunean.