‘Drôle de jam’ musika eta dantza emanaldia izanen dute Senperen martxoaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 4a, 11:00

'Drôle de jam' musika eta dantza emanaldia eskainiko dute astearte arratsaldean Senpereko Larrekon.

Asteartean 19:30ean hasiko da saioa Larreko kulturgunean

Drôle de jam musika eta dantza ikuskizuna izanen dute martxoaren 5ean, asteartean 19:30ean hasita Senpereko Larreko kulturgunean. Senpereko herriko etxeak, Senpere Kultura eta Ondarea erakundearekin batera antolatutako emanaldia denei irekia da eta 25 euroko sarrera ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun