Joanes Illarregirekin eta Amets Arzallusekin bertso saioa izanen dute larunbatean Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 29a, 19:00

Amets Arzallus eta Joanes Illarregi ariko dira bertsotan, eta Piarre Erramuzperen bertsoak kantatuko dituzte haren semeek.

Lapurdi 1609 elkarteak bertso saioa antolatu du larunbaterako Senperen. Larraldea etxean izanen da 19:00etan, eta Joanes Illarregi eta Amets Arzallus ariko dira kantari.

Bi bertsolari horien bertsoez gain, Piarre Erramuzperen bertsoak aditzeko parada izanen da. Haren seme Mikelek eta Jakesek kantatuko dituzte. Sarrera kitorik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun