Senpereko Maitetxoak Haurtzaindegia kinka txarrean dagoela ohartarazi dute

JL BESSONART 2024ko ots. 28a, 19:00
Alarma gorriak piztuak ditu Senpereko Maitetxoak haurtzaindegiak.

Senpere, Ainhoa eta Sarako 100 bat haur ttipi errezebitzen dituen egitura da Senpereko Maitetxoak Haurtzaindegia, elebidun ereduan, 1990. urtean abiatu zen. Burasoen parte hartzetik kanpo anitz diru laguntza etortzen dira erakundeetatik eta Herriko-etxeetatik. Halere finantzen egoera txartzen ari da urtez urte, alarma gorriak piztu direlakoan. Esplikazio anitz eman daitezke, bereziki langileriaren karguen emendaketa baita egituraren kudeaketa ere. Bernard Elhorga Senpereko auzapezak, konfiantza erakutsi nahi du, lanaren bitartez aterabideak asmatzekotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun