Hainbertze bikoterekin luze joan zen larunbat arratsaldea. Errugbi elkartekoak izugarri kontent ziren, honelako jendeketa etortzeagatik. Ondotik bazen ostatua eta taloa xingarrarekin. Izugarrizko umore onean bukatu da eguna eta Sarako Izarra elkarteak muslari guztiei eskerrak eman dizkie.