Iparraldeko Pilota Batzordearen pasaka finalak igandean jokatuko dituzte Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 23a, 15:30
Senpereko Gantxiki trinketea izanen da Iparraldeko pasaka txapelketaren finalen lekuko.

Bigarren eta lehen mailako azken partidak jokatuko dituzte igandean 09:30ean hasita Gantxiki trinketean

Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako pasaka txapelketako finalak jokatuko dituzte otsailaren 25ean, igandean 09:30ean hasita Senpereko Gantxiki trinketean. Igandean 09:30ean bigarren mailako finala jokatuko dute eta ondotik, 11:00 aldera, lehen mailakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun