Otsailaren 17an, larunbatez, eguerditan Sarako erretretatuek izan dute tripotx bazkaria Sarako lezeetako jatetxe gelan. Ehun bat lagun bat baziren etorriak harategiko Tristan eta Mariane Sagek prestatutako bazkari horretarat. Jaki guztiak onak gainera eta kontseiluko hamar hautetsik bero bero zerbitzatuak.
Bazkaria ongi pasatu da, euskaldun kanta batzuk emanez. Sophie Garbiso, gai sozialetako axuantak ongi etorria eta eskerrak eman dizkie denei; Ganex Etxeberrigarai, Beti Gazte elkarteko lehendakariak, bere taldearen partez, eskerrak eman dizkie hautetsi guztiei eta orai bezala segitzea galdetu du. Sukaldariei ere eskerrak eman dizkie. Arratsaldeko bortzak inguruan, denak etxera joan dira, heldu den urtean bertze holako bat.