Mamuka dantza ikuskizuna izanen dute otsailaren 17an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 15a, 11:00

Elirale dantza taldeko kideak entsegu batean.

Larunbatean 17:00etan hasiko da Elirale dantza konpainiaren emanaldia Larrekon

Otsailaren 17an, larunbatean 17:00etan, Mamuka dantza ikuskizuna eskainiko dute Senperreko Larreko kulturgunean. Hiru urtetik goitiko haurrei itzulia den ikuskizuna da, naturaren hauskortasuna erakusten duena.

Pantxika Telleria, Elirale dantza konpaniaren zuzendariak sorturiko obra honek, ikusle gazteak nahi ditu inplikatu espazio naturalen zainketan. Herriko-etxeak antolaturik, erreserba Euskal Herriko Turismo bulegoetan egin daiteke. Sarrera 7 euro ordaindu behar da, 4 euro tarifa murriztuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun