Sarako pilotariak txapeldun Union Basque Batasuneko trinkete txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 14a, 20:00

Mickael Laborde Lavignette eta Joan Agesta txapeldun izan ziren hirugarren mailan.

Baigorrin jokatutako finaletan, hirugarren mailan txapeldun izan ziren Mickael Laborde eta Joan Agesta eta gazte mailan Arkaitz Agirre eta Eneko Semerena

Union Basque Batasunak antolatutako trinketeko eskuz binakako txapelketako finalak jokatu zituzten igandean Baigorrin eta horietarik bitan txapeldun izan ziren Sarako Izarrako pilotariak. Hirugarren mailan, Sarako Izarrako Mickael Laborde Lavignette eta Joan Agesta bikoteak 40-21 irabazi zion finala Amimuzeko Ewen Moal Darrigade eta Xan Errandonea bikoteari.

Gazte mailan, berriz, Sarako Izarrako Arkaitz Agirrek eta Eneko Semerenak 40-20 irabazi zieten finala Kanboko Xalbat Martinon eta Julen Escutaryri.

Arkaitz Agirre eta Eneko Semerena txapeldun gazte mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun