Larrungo trenaren mendeburuaren kari, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak biztanleriari dei egiten dio dokumentu bilketa bat antolatzeko. Larrungo Trenean aste honetan, otsailaren 5etik 9ra, astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 12:00etara egiten ari dira bilketa eta Sarako Herriko Etxean otsailaren 9an, ortziralea, bigarren estaiako bilkura gelan, 09:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara eginen dute.
Aitzinerago, Azkaineko Herriko Etxean otsailaren 21ean, asteazkenez eginen dute eta Urruñako Herriko Etxean otsailaren 23an, ortziralez.
Dena den, aitzinetik hitzordua hartzea komeni da. Herriko Etxeetarako 05 59 46 52 07 telefonora deituz eta trenerako 05 59 54 20 26 zenbakira. Argibide gehiago: iban.larrandaburu@le64.fr edo arch-bay@le64.fr helbide elektronikoetara.
Posta kartak, analogiko zein numerikoak eta identifikagarriak (pertsonak, lekuak, datak…) interesatzen dira, baita argazkiak eta filmak (egile-eskubiderik gabe), edozein komunikazio dokumentu (afixak, liburuxkak…) eta aldizkari zatiak interesatzen zaizkie.
Dokumentu hauek erakusketa bat antolatzeko maileguak dira. Dokumentuak Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibategiko gunera helaraziko dira. Horien artean, batzuk erakusketarako digitalizatuko eta baliatuko dira. Denak beraien jabeei itzuliko zaizkie.