Aldarrikapena eta besta uztartuz, maiatzaren 12an, Herri Urrats izanen da Senpereko lakuaren inguruan. Euskararen besta honen baitan, hainbat jarduera izaten dira bitartean. Aurten, lehenengo aldiz, maketa lehiaketa antolatu dute eta harrera bikaina izan du: 51 proposamen jaso dituzte. Irabazlearen berri, otsailaren 16an emanen dute.
Koldo Rodrigez koordinatzailearekin mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.