Giro goxoa izan dute Sarako bertso afarian

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 5a, 16:15

Harrera elkarteak antolatuta, bertso afaria izan zuten Sarako Xokobi berria ehiztarien etxolan larunbatean. Haira Aizpurua eta Amets Arzallus bertsolariak aritu ziren kantari, eta Iban Ithurbide gai emaile.

Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

40 bat afaltiar elkartu ziren, gehienak saratarrak, baina, baita inguruko herrietakoak ere. Argazkietan ageri den bezala, gai emaileak ariketa original batzuk eginarazi zizkien bertsolariei. Biziki goxoa izan zen saioa, eta jendea loriatu zen.

Antolatzaileak arras kontent gelditu ziren gaualdiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun