Erretretan direnentzat tripotx bazkaria otsailaren 17an Sarako lezeko ostatuan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 1a, 10:00
Sarako erretretatuen bazkaria lezeetan eginen dute aurten eta ez Lur Berri gelan.

Otsailaren 9a aitzin eman behar dute izena herriko etxean, lezeko bisita egin behar duten eta autoa behar duten zehaztuz

Sarako herriko kontseiluak aurten ere tripotx bazkaria eskaintzen du erretretan diren guzientzat. Otsailaren 17an, larunbatez, 12:30ean. izanen da bazkaria lezeko ostatuan. Bazkaldu baino lehen, lezetako bisita bat antolatua da, 11:00etan, nahi dutenentzat.

Milesker zuen izenak emaiteagatik Herriko Etxean, 05 59 54 20 28 telefonoan, otsailaren 9a aitzin, erranez bisita eginen duzuen ala ez. Autorik gabe direnendako ere Herriko Etxeak bilketa bat proposatu du. Izena ematean jakinarazi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun