Elite mailako bigarren partida ere galdu dute Oronoz eta Goienetxe saratarrek Larrabetzun

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 29a, 20:00

Ania Oronoz pilota astintzen, Marie Goienetxe bikote kidea eta Arrizabalaga eta Erasun arerioak begira erne dituela, igande arratsaldean Larrabetzun.

8-22 galdu dute Arrizabalaga eta Erasun bikote handiaren kontra

Joan den urteko pilota goxoko txapelketan txapeldun izan ondotik, bertze urrats bat eman eta Emakume Master Cupek eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketan pilota mistoarekin elite mailako txapelketan parte hartu dute aurten lehen aldiz Ania Oronoz eta Marie Goienetxe saratarrek. Ipar Euskal Herriko lehen pilotariak dira maila honetan jokatzen. Eskoriatzako lehen jardunaldian bezala, igande honetan Larrabetzuko pilotaleku berrituaren inaugurazioan ere galdu dute, 8-22, Arrizabalaga eta Erasun bikote handiaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun