Bi emazte leku hertsi batean bizi dira, ez dakite noiztik baina galdera daukate: ea bertze mundu bat izan daitekeen. Objektu batzuk agertokiaren erdian metaturik, perla anitz dilindan, isiltasuna irekitzera datozen soinuak eta handitzen saiatzen diren bi izaki. Ikusmina suspertu behar luke hitzordu honek.
Igande honetako emanaldiaren aitzinetik, Donibaneko Scaramuccia antzerki eskolak Passons aux actes festibala eskaini zuen urtarrilaren 19, 20 eta 21ean Larrekon, beraien denboraldiari amaiera emateko.