Frantziako esku huskako trinkete txapelketa irabazi dute Sarako Izarrako bi bikotek

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 23a, 20:00

Euskal Herriko txapelketan bezala, Frantziako trinkete txapelketaren finala ere irabazi zieten Sarako Elgart eta Haroçarenek Denek Bat taldeko Lafitte eta Harismendiri.

Frantziako esku huskako binakako trinkete txapelketako finalak jokatu dituzte igandean Arrangoitzen eta nagusien bi finaletan Sarako Izarra pilota elkarteko bikoteak izan dira txapeldun, A mailan, Sarako Izarrako Vincent Elgart eta Arnaud Haroçarene senpertarrak 40-29 irabazi zieten Denek Bat taldeko Bixente Lafitte eta Thierry Harismendiri. Aipatzekoa da Euskal Herriko txapelketan ere bi bikote hauen arteko finala jokatu zutela Iholdin eta orduan ere saratarrak nagusitu ziren.

B mailan, berriz, Sarako Izarrako Julen Mariluzek eta Unai Etxeberrik 40-21 irabazi zieten Urruñako Gregory Agirre eta Jean Philippe Benesseri. Euskal Herriko bigarreb mailako txapeldun ere izan ziren Mariluz eta Etxeberri Iholdin.

Mariluz eta Etxeberri saratarrak Frantziako esku huskako trinkete txapeldun, B mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun