Presoen aldeko bertso afaria eginen dute otsailaren 3an Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 23a, 15:00
Haira Aizpurua eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan bertso afarian.

Sarako Xokobi berria etxean presoen aldeko bertso afaria eginen dute otsailaren 3an. Amets Arzallus eta Haira Aizpurua bertsolariak ariko dira bertsotan, eta afariak 25 euroko prezioa du.

Izena emateko telefono bidez egin behar da 06 58 51 94 39 zenbakira deituz. Hegoaldetik deituz gero, aldiz, aitzinetik 0033 markatu behar da. Hau da: 0033 658 51 94 39 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun