Udako langile izateko ikasleei erreserbatutako lan deialdia egin du Sarako Herriak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 22a, 16:00
Bertzea bertze Sarako lezeetan ere hartzen dituzte udako langileak.

Herriko langile taldea indartzeko uda sasoinean Sarako Herriak lanpostuak idekitzen ditu (igerileku zerbitzua, zerbitzu teknikoa, Haur bilgunea eta Lezea). Lanpostuak 2024ko maiatzaren 1ean hamazazpi urte eginak dituzten herriko ikasleei erreserbatuak dira, elebidunak (frantsesa/euskara) hobe.

Ikasleek sasoineko lana galdetzeko urtarrilaren 31 aitzin Herriko Etxera jo beharko dute, xehetasun fitxa bete eta itzuli beharko dute, herria@sare.fr helbide elektronikoan edo postaz (Sarako Herriko Etxea, 8 Plaza – Posta kutxa 16; 64310 Sara).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun