Ihauterietako dantza tailerrak eginen dituzte Saran datozen hiru astelehenetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 20a, 11:00
Ihauterietako dantzak ikasteko tailerrak izanen dituzte Saran datozen giru astelehenetan.

Ihauterietako danzak ikasteko tailerrak eginen dituzte urtarrilaren 22 eta 29an eta otsailaren 5ean, datozen hiru astelehenetan 19:00etatik 21:00etara Sarako Lur Berri gelan, Sarako Herriko Etxeak antolaturik. Lehen orduan Zazpi Jauziak, Polka, Lantzeko zortzikoa, Marmutx eta Chapelloise ikasiko dute eta, bigarren orduan, banako.

Denei irekitako ikastaroak urririk izanen dira. Izena emateko kultura@sare.fr helbide elektronikora idatzi edo 06 16 68 65 98 telefonora deitu (Jose Cazaubon, kultura teknikaria).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun