Sarako Apezetxeko bidean euri-urendako hoditeria sortzeko lanak hasiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 19a, 17:30
Astelehenean hasi eta hilabete eta erdi iraunen dute Sarako Apezetxeko bidean euri-urendako hoditeria sortzeko lanek.

Euskal Hirigune Elkargoak obrak hasiko ditu urtarrilaren 22tik goiti Sarako Apezetxeko bidearen heinean, ur zikinak euri-uretatik bereizteko, euri-urendako hoditeria sortuz. Hilabete bat eta erdi iraunen duten obra horiek, zirkulazio-trabak sortuko dituzte.

Izan ere, errepidea hetsia izanen da Apezetxeko bidean, baina elizako aparkalekuan aparkatzen ahalko da. Tokiko biztanleen etxeetara sartzea begiratua izanen da, oinezkoendako bide bat antolatua izanen baita xantierraren denboran. Hondakinen bilketarako edukiontzi gurpildunak lekuz aldatuak izanen dira xantierraren tokiko bi muturretara. Erabiltzaileek erabili beharko dituzte obrek irauten duteno.

Gisa berean, erabiltzaileek zorrozki errespetatu beharko dituzte lekuan ezarriak izan diren aldi baterako seinaleak; hauek lekuz aldatuak izan daitezke xantierra aitzinatu arau. Sarako Herriko Etxeko kontseiluak jakinarazi duenez, «ahal dugun guztiak eginen dugu nahasmenduaren iraupena ahal bezain bat murrizteko» eta aitzinetik eskerrak eman dituzte «zure gogo onaz eta pazientziaz». Neoreseaux enpresako obren kudeatzailea ere herritarren esku egonen de leku berean, xantierraren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun