Belaunaldi guzietako antzezlari amateurrek osatzen dute Donibaneko tropela eta poza handiarekin nahi dute aurkeztu urte guzian beraien tailerretan eramaniko lana. Dohainik eskainia da Passons aux actes deituriko festibala frantsesez. Edariak eta janaria eskuragarri izanen dira Larreko kultur guneko atarian.