Hauek ozenki, beren ohiko moldean, kantu emanaldi bikaina eskaini zuten, kantxan balitz bezala. Zer erran, ondotik, bortz izarretako Gurashow taldeak hartu zuelarik segida: hemen senti zen profesional munduari hurbil zabiltzanak, bai musika aldetik, baita koreografian eta nola ez boza xoragarri eta ongi landuekin ere.
Publikoak ere parte hartzeko aukera izan zuen eta honek beti bezala erantzun ona eman zuen. Denak pozez beterik etxera sartu ziren, berriz errepika dadin urte hondarrean horrelako kantaldia.