‘André eta Dorine’ ikusgarria eskainiko dute urtarrilaren 10ean Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 8a, 11:00

Nazioarteko ainbat sari eskuratuak dituen 'André eta Dorine' ikusgarria eskianiko du Hernaniko Kulunka teatroak asteazkenean Senpereko Larrekon.

Hernaniko Kulunka teatroak André eta Dorine ikusgarria 450 aldiz emana du, 25 herrialdetan. Izigarriko arrakasta izan du eta sekulako sariak lortu ditu mundu mailan. Hitz gabeko ikusgarri honek maskak eta jestuak nabaritzen ditu, sentikortasuna eta komedia nahasiz. Urtarrilaren 10ean, asteazkenean 19:30ean, Larreko antzokian taularatuko dute.

Gai minberatsua den Alzheimer eritasuna aipagarri da, adin handiko bi presunen harremanetan. Garbiñe Insausti eta Jose Dault antzezlari lanetan, Iñaki Rekarte taula zuzendaritzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun