Estitxu kantariaren ahots xoragarria duela 30 urte isildu zen. Beskoitzeko erresinulak utzi du bere izena Baiona eta Bilboko karrika banari, baita Seaskak Baionan duen kolegioari ere.
Estitxu kantari aitzindaria izan zen gitarrarekin bakarlari moduan kantatzen baitzuen euskaraz eta gaztelaniaz. Publikoaren miresmena sortu zuen eta ukan dituen aipamenak ez dira bakarrik musika munduan gelditu.
Ortzeguneko emanaldia Estitxuren berpizte bat bezala har dezagun gure memorian.