Parte hartu nahi dutenek hurrengo urratsak segitu beharko dituzte: 2-3 olerki bidaltzen ahalko dituzte, eta horrekin batera biografia labur bat, lauzpabortz lerrokoa, eta aurpegiaren argazki bat.
Olerkiak bidaltzeko bi modu daude: posta elektronikoaren bidez hatsarenpoesia@gmail.com helbidera idatziz edo posta arruntaz, hurrengo helbidera: Bidasoa Portzelanak 6, 4. B, 20303 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.
Usaian bezala, olerkiak baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe hartuko dituzte eta 2023ko udaberrian argitaratuko dituzte, dena ongi bada, apirilaren hasmentan. Liburuaren sar-hitza aspalditik hatsakide den Joseba Aurkerenak eginen du, zoriz hala egokitu zaiolako eta liburuaren azalerako irudia nork eginen duen ez dute zehaztu, eta beraz proposamenak hartzeko prest dira antolatzaileak.