Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborantza herrikoiaren alde lan egin du azken hemeretzi urtetan, «hurbileko lana eramanez laborarien eta gizartearen beharrei erantzuteko». Hemeretzigarren urtebetetzea urtarrilaren 20an ospatuko dute Ainhize-Monjolosen eta egitarau zabalaren barne, bi sormarka ere aurkeztuko dituzte.
Egitaraua
Urtarrilaren 20an, larunbatean 09:45ean biltzarra eginen dute. 2023ko eginkizunak eta 2024ko perspektibak azalduko dituzte et 2022/23ko kontuak eta Lagunak taldearen bilana. 10:30ean bi sormarka proiekturen aurkezpena eginen dute: Itsasuko Gerezia (AOP asmoa) eta Euskal Sagardoa (mugaz gaindiko AOP asmoa). 11:15ean eztabaida, hitza hartzeak eta azken hitza. 12:45ean zintzur bustitzea. 13:30eab zikiroa 25 eurotan/euskotan. Erreserba egin daiteke 05 59 37 18 82 telefono zenbakira deituz edo internet bidez.
Bazkalondoan , 18:00etan kontzertuak izanen dra Sohre Break, Karma eta Azken Oroimena taldeekin eta DIA! Djs.