San Silvestre lasterketa egin dute lehen aldiz Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 4a, 18:00

Urdazubin lehen aldiz egin den San Silvestre lasterketan parte hartu zuten gehienak mozorroturik atera ziren.

Iribere eta Koilarreko itzulia egiten bizkorrenak Mikel Cenoz, Imanol Iribarren eta Jaione Perurena izan ziren

Izan da 2023a agurtzeko berrikuntzarik Urdazubin ere, herriko lehen San Silvestre lasterketa egin baitzen. Lasterketa egiteko modu anitz izan zituzten: oinez, lasterka eta bizikletaz. Gainera, lasterketa egin zuten gehienak mozorrotuta agertu ziren, afera pixka bat animatze aldera.

Iribere eta Koilarreko itzulia egiten lehen hirurak Mikel Cenoz, Imanol Iribarren eta Jaione Perurena izan ziren eta herriko ttipienak karrozetan ailegatu ondotik, denek tortilla goxo batzuk jateko eta xanpainarekin urte berriagatik topa egiteko aukera izan zuten.

Animazio polita izan zen Urdazubin, I. San Silvestre lasterketaren karietarat.

Lehen lasterketa honetan 40 bat lagun hurbildu zirela ikusirik, hurrengoan jende gehiago animatzea bertzerik ez da falta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun