Pontx pailazoak bi emanaldi eskainiko ditu urtarrilaren 4an Sarako leizeetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 2a, 08:00
Pontx pailazoak emanaldi bikoitza eskainiko du ortzegunean, goizez eta arratsaldez, Sarako leizeetan.

Ortzegunean 17:30ean emanen duen saiorako sarrerak agortuta, bertze bat eginen du 10:30ean

Urtarrilaren 4an, ortzegunean 17:30ean Sarako leizeetan eskaintzekoa duen emanaldirako sarrera guztiak agortuta, bigarren emanaldi bat eskainiko du egun berean Pontx pailazoak. Hain zuzen, ortzegunean 10:30ean izanen da lehen saioa.

Pontx pailazoak Sarako leizeetan ospatuko du urte hasiera lagunekin. Ikusgarri berezia izanen da, egun horretan bakarrik ikusten ahalko dena. Urte berriari hasiera ona emanen dio, giro onean, kantuan eta dantzan. Magia, umorea eta pailazokeriak ez dira faltako!

Ikuskizuna leizean iraganen denez, berokia eramatea aholkatu dute (14 gradu dira leizearen barnean). Sarreraren prezioa 2 eurokoa da eta leku mugatuak direnez, izena eman behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun