Zugarramurdiko Herriko Etxeko ostatua eta jatetxea alokatzeko lehiaketa enkantea egin du Zugarramurdiko udalak. Proposamenak abenduaren 26a arte aurkezten ahal dira, heldu den asteartera bitarte. Baldintzak hauek dira: 1.800 euro hilabeteko ordaindu beharko du ostatu eta jatetxea hartzen duenak eta hamar urtetarako alokairua hartu beharko du. Ostatua eta jatetxea hartzen dutenek, etxebizitza alokatzeko ere lehentasuna daukate, 300 euro hilabetean ordainduta.
Xehetasunak hemen