Abenduaren 23an ailegatuko dira Olentzero eta Mari Domingi Sarako plazarat

Ttipi-Ttapa 2023ko abenduaren 20a

Olentzero eta Mari Domingi Saran duela bi urte.

Urtero bezala Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 23an ailegatuko dira Sarako plazarat eta horren inguruan egitarau zabala prestatu dute.

Larunbatean 16:00etan Kiki Bordatxok alaituriko krakada izanen da: musika eta dantzak,  eta txokolate esne eta arno beroa eta bixkotxak banatuko dituzte. Sarako AGAZeko artista ttipien erakusketa ere izanen da.

17:00etan desfilea izanen da Suharriaga parkeraino. 17:30ean Olentzero eta Mari Domingiri agurra eta kantuak eginen dizkiote eta errekiak, gaztainak eta goxokiak banatuko dituzte. 18:30ean Supitzen suak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun