Sarako Izarrako hiru bikote txapeldun izan dira Iparraldeko esku huskako trinkete txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 12:30
Lehen mailan Elgart eta Haroçarene saratarrel 40-32 irabazi zieten Denek Bat taldeko Lafitte eta Harismendiri.

Abenduaren 10ean Iholdin jokatutako finaletan garaile izan ziren Elgart-Haroçarene (lehen maila), Mariluz-Etxeberri (bigarren maila) eta Etxeberri Pacheco-Zozaia (artekoak)

Joan den Igandean, abenduak 10, Iparraldeko afizionatu mailako trinketeko esku huskako txapelketako finalak jokatu dituzten Iholdin. Sarako Izarra pilota elkarteko hiru taldek lortu zuten finaleko sartzea, lehen, bigarren eta arteko mailetan. Hiru taldeek lortu zuten garaipena. Inoiz lortu gabeko balentria egin zuten Sarako pilotariek.

Lehen mailan Sarako Izarrako Bixente Elgart eta Arnaud Haroçarene bikoteak 40-32 irabazi zien Denek Bat taldeko Bixente Lafitte eta Thierry Harismendiri.

Bigarren mailan Julen Mariluz eta Unai Etxeberri saratarrek 40-26 irabazi zuten Amikuze taldeko Lascor eta Mendibururen kontra.

Etxeberri eta Mariluz saratarrek bigarren mailako finala irabazi zieten Amikuzeko Lascor eta Mendibururi.

Artekoak (22 urtez azpikoak) mailan, Sarako Izarrako Manex Etxeberri Pacheco eta Eñaut Zozaia bikoteak 40-21 irabazi zuen Irisartarrak taldeko Etxebers eta Bidart taldearen kontra.

Manex Etxeberri Pacheco eta Eñaut Zozaia 22 urtez beherako mailako finala irabazi zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun