Kattalin Elizalde ikastegiaren lehen besta egin dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 12a, 17:00
'Ketariatik Mundura' nano pastorala eskaini zuten Kattalin Elizalde kolegioko ikasleek.

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu zuten eta 'Sorgintza kanpaina KEI' diru bilketa ere abian da

Senpereko Amezpetuko bidean eraiki berria den Kattalin Elizalde Seaskaren kolegioak antolatua zuen bere lehen bestan. Abenduaren 3a izanik, euskararen eguna ere ospatu zuten. Goizean kolegioaren bisita eta Gaztelondo zer berri errezitala izan zuten. Bazkari alaituak 200 kide bildu zituen eta arratseko Ketariatik Mundura nano pastoralak eman zion bukaera.

Diru bilketa kanpaina abian

Ate idekitzetik kanpo, xedea zen diru pixka bat sarraztea, diru eta materiala beharra gorrian direlakotz. Karia horretara Sorgintza kanpaina KEI diru bilketa kanpaina abian da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun