Santa Barbara ongi ospatua izan zen Sarako Lur-Berri salan abenduaren 3an. Eguna goizeko mezarekin abiatua zen, handik landa ehun bat kidek parte hartu dute bazkari gozagarri baten inguruan.
Jean Claude Errandonea zuzendari berriak, eskertu zituen lehen lehenik parte-hartzaile guziak eta bereziki Sarako herria, harrera ezin hobea eskainirik. Oroitarazi zuenez, 70garren urtemuga ospatzen du suhiltzaileen egiturak eta berrikitan erretiratu den Julien Ubiria zuzendari ohiari ere eskerrak eman zizkion.
770 ateraldi
Orotara 770 ateraldi eramanak izan dira, Zugarramurdi, Urdazubi, Ainhoa, Zuraide, Sara eta Senpere osatzen dituen lurraldean. Hauetan, nola ez aipa, maiatzaren 13an, Herri Urratsen bezperan, jasan diren uholde azkarrak. Zorionez denak onerat itzuli ziren biharamunerako. 2023. urtean, formakuntza nabaritua izan da, hau beharrezkoa baita zentroaren segida segurtatzekotan.
Eskerrak, suhiltzaile talde indartsu honi, segi dezatela sendoki herritarreri sokorrien ekartzen.