Kabaret burlesko ikuskizuna abenduaren 9an ikusgai izanen da Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 7a, 09:00

Lumak, girgileriak eta jantzi distiratsuak izanen dira larunbatean Larrekoko ikuskizunean.

Hitzordu zinez dibertigarria aurkeztuko dute Senpereko Larreko antzokian, Herriko etxearen ekimenez, abenduaren 9an, larunbatean 21:00etan. Lumak, girgileriak, jantzi distiratsuak ageri dira Cabaret Burlesque ikusgarri honetan.

Artista gazteak izanik, koreografia indartsu eta sexy batean garraiatuko dituzte ikusleak, gaur egungo musikaz beterik, ahantzi gabe French Cancan xelebrea.

Gure eskualdean ohikoa ez den ikusgarrirako erreserbak Euskal Herriko Turismo bulegoetan. Prezioa 20 euro, prezio murriztua 14 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun