Urteko biltzar nagusia egin du Sarako Izarra pilota elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 5a, 15:00

99 pilotari ari dira, hamabi final jokatu dituzte aurten eta horietatik bortz irabazi

Abenduaren leheneko arratsean Pleka Trinketean iragan da Sarako Izarra pilota elkartearen biltzar nagusia. Denetara 80 bat jende presente ziren. Guy Mounho lehendakariak denei ongi etorria eman eta egin du urteko bilana: 12 final jokatu dituzte Sarako elkarteko pilotariek eta horietarik bortz irabazi. Denera 99 pilotari ari dira.

Partidak Sarako eta Amotzeko trinketean jokatzen dituzte; ezker paretean Azkainen eta plazan eta Omordian, baita kiroldegian ere. Partida ainitzetan Jakes Iriarte izaten dute juja. Edukatzaileak, berriz, esku huska Pantxoa Olzagazti eta Daniel eta Mattin Mariluz; Xisteraka Guy Mounho.

Finalistei eta txapeldunei eman dizkiete txeke bana eta pilotariek Bereziartuaga eta Iriarte bi enpresek eskainitako t-shirt edo arropa berria hartu dute. Bereziartuako Christian Etxegarai eta Iriarteko Jakes Iriarte enpresa buruak ere ekitaldian izan ziren. Gero mintzatu dira udako manifestazionetaz, ongi aritu direla bertze elkarteekin, baina halere aldaketa egin nahi dute bertze gisara antolatzeko, oraino ikusi beharra.                                                                                                             

Bruno Martin diruzainak eman ditu kontuak, lana ainitz egin behar dela baina manifestazione horiek diru laguntza handia ekartzen dutela. Herriko etxeak, lantegiek eta borondate onezko ainitzek ere laguntza eman dutenez, kontuak positiboan dituzte.  Lehendakariak eskertu ditu pilotariak, bulegokoak, entrenatzaileak eta guraso guztiak. Ondotik izan dituzte pintxoak eta edatekoak denentzat, haur eta helduentzat.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun