Zugarramurdiko Herriko Etxeko ostatua eta jatetxea errentan hartzeko enkantea deitu du udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 5a, 11:00

Zugarramurdiko Herriko Etxe berritua, frontoi zaharraren aldetik ikusita.

Proposamenak abenduaren 26a arte aurkezten ahal dira eta hartzen dutenek etxebizitza alokatzeko lehentasuna izanen dute

Zugarramurdiko Herriko Etxeko ostatua eta jatetxea alokatzeko lehiaketa enkantea egin du Zugarramurdiko  udalak. Proposamenak abenduaren 26a arte aurkezten ahal dira. Baldintzak hauek dira: 1.800 euro hilabeteko ordaindu beharko du ostatu eta jatetxea hartzen duenak eta hamar urtetarako alokairua hartu beharko du. Ostatua eta jatetxea hartzen dutenek, etxebizitza alokatzeko ere lehentasuna daukate, 300 euro hilabetean ordainduta.


Xehetasunak hemen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun