Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, Xaretan ere karrikara atera ziren. Urdazubiarrak, adibidez, aldarrikapen eta bandera more artean, Zugarramurdira oinez joan ziren. Handik buelta egin zuten herrira eta emakumeen boteluze partida jokatu zuten frontoian musikariek alaituta. Eguna borobiltzeko bazkaria egin zuten Koxka ostatuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.