'Transmisioa' dokumentala ikusgai izanen dute abenduaren 7an Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 4a, 09:00

Argentinako Olentzeroren Lagunak elkarteari lagintzeko 'Transmisioa' dokumentala eskainiko dute ortzegunean Larrekon.

Ortzegunean 19:00etan Larreko kultur gunean hasiko da Argentinako Olentzeroren Lagunak elkarteari laguntzeko emanaldia

Transmisioa dokumentala emanen dute abenduaren 7an, ortzegunean, 19:00etan Senpereko Larreko kultur gunean. Argentinako Olentzeroren Lagunak elkarteari laguntza ematea du helburu. Iparraldeko Euskal Ikaskuntzak eta Olentzeroren Lagunek antolatutako ekitaldia urririk da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun