Sarako Elizako karrikan sare bakarra sare bereizi bilakatzeko lanei buruzko bilera eginen dute azaroaren 29an

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 08:00
Sarako Elizako karrikan euritako urak ur zikinetatik bereizteko lanak eginen dituzte.

Sarako Elizako karrikan eginen dituzte lanak, euriaren urak kenduko dituzte ur zikinetatik, sare bakarra sare bereizi bilakatuz. Horretarako bertze kanalizazione bat eginen dute eta lan horiek eginen dituzte 2024ko urtarriletik goiti. Hilabete eta erdi iraun behar lukete. Karia horretarat bilkura antolatu du Euskal Hirigune Elkargoak hazilaren 29an, asteazkenean 18:00etan Sarako herriko etxean.

Karrika horretako jendeak etorri, zeren izanen dira gauza bereziak jakiteko eta buruzagiekin mintzatzeko aukera, lanak nola eginak izanen diren ikasteko. Bilkuran parte hartu ezin dutenek herriko etxearekin harremanean jartzea eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun