Sarako Zangoak Arin elkarteak egin du urteko bere azken elkarretaratzea Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 27a, 20:00
Sarako Zangoak Arin elkarteko kideek Zugarramurdiko Azketa jatetxean egin dute urteko azken elkarretaratzea.

Sarako Zangoak Arin elkarteak egin du aurtengo azken elkarretaratzea bazkari eder batekin Zugarramurdiko Azketa jatetxean. 50 bat mendizale beren lagunekin baziren etorriak egun goxo baten pasatzerat denak elkarrekin. Beti bezala jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dituzte eta izugarrizko umore onean bukatu dute beren ateraldia. Bulegoak denak eskertu ditu eta urtearen bukaera denek ongi pasatzea desiratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun