Ikastolak ere bazuen eta gurasoek egina bat. Azkeneko honetan gauza guziak beraiek egina zituzten. Lan handia egina zuten, eta denek bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat, zeren eguberriak hurbilduak baitira. Helduentzat ere baziren, denak bat bertzean bezain ederrak. Urdazubiko Jabi magia egilea ere etorri zen, bere lagun Ankarekin. Izigarriko sorginkeriak egin dituzte. Jende aunitz ibili da, gauza horien ikusten eta erosten, eta dena aski ongi pasatu da, kafe bero pixka bat edanez goxokiekin.
San Josepe eskolako guraso elkarteak denei eskerrak eman dizkiete: Herriko etxeari Lur Berri gela eder hori prestatzeagatik, baita gurasoei eta borondate oneko jendeari ere. Segi horrela heldu den urtera arte.