Hazkurri bankuaren bilketa izanen da bihar eta etzi Saran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 23a, 19:00

Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankua Saran izanen da azaroaren 24an eta 25ean. Hainbat lekutan eginen dute janari bilketa: herriko plazan (Papotegian), Spar saltegian eta hiru eskoletan. Goizez, 09:00etatik 12:00etara egonen dira eta hainbat produktu mota hartuko dituzte; arrain eta jaki prestatuen kontserbak, kafea, azukrea, bixkotxak, lixiba, hortzetako pasta…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun