Azaroak 25

Xaretan ere karrikara aterako dira azaroaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 23a, 09:00

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari begira,  Xaretan ere aterako dira karrikara. Sarako plazan 12:00etan elkarretaratzea eginen dute 'Bortizkeria matxistarik gabeko biziak orain' lelopean.

Urdazubiarrrek Zugarramurdira mendi itzulia eginen dute 09:00etan abiatuta. Ondotik herrira itzuliko dira 12:00etan emakumeen boteluze partida eginen dute musikariek alaiturik frontoian. Eguna borobiltzeko bazkaria izanen dute Koxka ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun