Hiruka'ntuz. Izenburu bitxi honek, Xilabaren gisa, gonbidapena zabaldu die Xibero, Baxenabarre eta Lapurdiko kantuzale guziei, nafarrak ere gomit dira. Kantu bazkariak giro aparta sortzen du, ez da inolaz ere lehiaketa, haatik lurralde bakoitzak bere kantu bereziak aurkezten ditu. Kide bakoitzak parte har dezake kantu liburuxkaren laguntzarekin, baina ez da horretan mugatua. Zaldubi Ikastolak antolatu du Ibarrun Inharrian, azaroaren 25ean, larunbat eguerdian.
Gaitzeko menuan aurki daiteke amuarraina, zerrikia, ardi gasna, deserta, arnoa eta ondokoa.